XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANNE SOPHIE: Bon ebe ta orduan ezkont agentzia bat atxikitzen, fitxa sailkatzen egonen gara, gelditzen zaizkigun urte ederrenak xahutuko, ezkondu nahi ez duten atso batzuekin, ez nuen bokazionerik infirmiersa egiteko.

FRANCK: Hago hor!

Ez dinat gauza haundirik ikasi eskolan, bainan oraino gogoan dinat mediku baten istorio bat, eta esplikatzen zinan osagarri onean zirenak eri zirela ez zekiten batzu zirela.

Ezkondu ez direnak...

ANNE-SOPHIE: Marie-Rose, ene uste apalez ez zidak iduri...

FRANCK: Marie-Rose zin egiten dizuet...

OIHANA: Marie-Rose enamoratua sekulako ikuskizuna daiteke.

ANNE-SOPHIE: Eta nola egingo duk.

FRANCK: Emazte problema da.

Beren artean egoten badira atso talde horretan ez dute irriskurik, bainan neska gazte eta ederren artean nahasten badira, gostua berpiztuko zaie.

Eta neska horiek baditugu.

ANNE-SOPHIE: Pluralean?

FRANCK: Pluralean.

ANNE-SOPHIE: O!

OIHANA: Milesker senpa haiz.

Bainan ahanzten duk gauzaño bat.

Emazte horiek ezkon daitezen gizonak behar direla bereziki.

Giro onak bere mugak ditik.

Eta gizonak, bera Donibandarra izanki ez baditu atzeman, ez dakit guk...

FRANCK: Gizonak baditinagu.

OIHANA: Non hori?